NAIZ

Ethan Hawke aktoreak jasoko du aurtengo bigarren Donostia saria

Zinemaldiak jakitera eman duenez, Ethan Hawke aktore estatubatuarrak jasoko du aurtengo bigarren Donostia Saria, Sigourney Weaverrek jaso zuenaren ostean.

Ethan Hawke aktore estatubatuarrak aurtengo bigarren Donostia Saria jasoko du, lehena Sigourney Weaverrek jaso zuen-eta. Modu honetan «ibilbide profesionala» saritu nahi izan du Zinemaldiak, ohar baten bidez adierazi duenez.

Jaialdian bere azken lana aurkeztuko du, ‘The magnificent seven’, baina horren aurretik, irailaren 17an jasoko du saria.