NAIZ
Gasteiz

Oso larri dago Gasteizko igerileku batean uretatik atera zuten haurra

Lau urteko haurra arabar hiriburuko igerileku bateko uretan flotatzen aurkitu zuten eta Cruceseko ospitalera eraman zuten. Oso larri dago.

Gasteizko igerileku batean flotatzen eta buruz behera aurkitu zuten lau urteko haurrak oso larri jarraitzen du.

Atzo arratsaldean, bertan aurkitzen zen beste pertsona batek atera zuen uretatik, soroslearekin batera. Cruceseko ospitalean dago zaintza berezien arreta gunean.