NAIZ
EIBAR

Hiru puntu garrantzitsu Valentzia indartsuaren aurka

Etxeko lehen partida irabazita ekin dio Eibarrek denboraldiari Ipuruan. A Coruñan galdu ostean Valentzia indartsua zuen etxeko partidetan lehena eta penalti baten ostean lortutako golarekin bada ere garrantzia handiko hiru puntu lortu ditu talde armaginak. [Estatistikak]

Eibarko jokalariak partida amaitu berritan. (Jaizki Fontaneda | ARGAZKI PRESS)
Eibarko jokalariak partida amaitu berritan. (Jaizki Fontaneda | ARGAZKI PRESS)

Denboraldia ondo hasten abila da Eibar eta pasa den astean lortu ez zuena etxeko estreinekoan lortu du Valentzia indartsuari 1-0 irabazi ostean. Bigarren zatian eta penalti baten ostean lortu du Pedro Leonek talde armaginari garaipena eman dion gola. 62. minutuan penaltia eskuinez jaurti baina Ryanek geldialdi ikusgarri batekin ekidin du gola, errebotean ezker hankaz barrura sartu du azkenean Eibarko jokalariak.

Lehen garaipen honekin etxean indartsu ekin dio Eibarrek aurtengo denboraldiari ere.