NAIZ

Lagutinentzat La Camperonako etapa, Quintana da lider berria

Nairo Quintana da Vueltako lider berria La Camperonako malda gogorretan erasoaldia jo eta gero. Froome bertan zuen arren azkenean 33" galdu ditu kolonbiarrarekiko, Alberto Contadorrek hobetoxeago eutsi dio baino 25" galdu ditu hala ere. Etapa iheslarien artean jokatu da, bertan zen Loïc Chetout baionarra baina azkenean Sergey Lagutin Katushakoak lortu du garaipena. [Sailkapenak eta profilak]

Kilometro gutxiko igoera zuen gordeta gaurko Vueltako etapak, igoera motza baina baikoitzaren sasoi momentua neurtzeko balio duena. Etaparen lehia aurreko ihesaldiaren esku utzita, Movistarrek gogortu du erritmoa faborito nagusien taldean eta ongi baliotu du hori Nairo Quintana kolonbiarrak, Froome-n atzetik zela erasoa jo eta atzera utzi ditu faborito nagusiak. 

Helmugan Quintanak 25 segundoko tartea atera dio Alberto Contador espainiarrari eta 33 segundo Christopher Froome Skykoari. Modu honetan kolonbiarra da lider berria, 19 segundora gaur ere gertu izan duen Alejandro Valverde eta 3. Chris Froome 27 segundora. Chaves da 4. 57ra eta Konigen ostean (1'16") da Alberto Contador 1'39"ko atzerapenarekin.

Etapari dagokionez ihesean denbora luzez izan den taldeak lehiatu du. Euskal Herritar bat ere garaipenerako aukerekin izan da azkenera arte, bertan baizen Loïc Chetout baionarra. Azkenean gogorra egin zaio igoera, ordea, eta ez da onenekin iritsi azken txanpara. Sergey Lagutin izan da ihesaldiko indartsuena eta berak eraman du etapa.