NAIZ
BIRIATU

Kilometrotako auto-ilarak sortu dira Biriatun

Opor denboraldiaren ostean itzulera operazioaren baitan doan auto andana dela eta, bederatzi kilometro arteko auto-ilarak sortu dira AP-8an, Biriatun.

Auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan. (@trafikoaEJGV)
Auto ilarak Biriatun, Baionarako noranzkoan. (@trafikoaEJGV)

Itzulera operazioaren lehen sintomak antzematen ari dira euskal errepideak, opor aldia amaitu denaren seinale.

AP-8ak nabaritu du gaurkoan, batez ere, autoen joan-etorria. Zehazki, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko  mugan, Ap8an sortu dira auto-pilaketa esanguratsuenak.

Eguerdi aldera sei bat km-ko ilara sortu da Irungo ordainlekuan, Baionako norantzan. Arratsaldean 7 eta 9 km arteko ilarak mantendu dira eta gauean berandu arte mantendu da ilara.