NAIZ
EIBAR

Anaitz Arbilla nafarra Eibarreko jokalari berria da

Anaitz Arbilla nafarrak Eibarren elastikoa jantziko du datorren hiru denboraldietan. 700.000 euro ordaindu behar izan dizkio talde armaginak Espanyoli.

Anaitz Arbilla Eibarreko jokalari berria da. (@SDEibar)
Anaitz Arbilla Eibarreko jokalari berria da. (@SDEibar)

Datozen hiru denboraldietan Eibarren arituko da Anaitz Arbilla atzelari nafarra. Hala baieztatu du talde gipuzkoarrak, futbolariak mediku frogak pasa eta gero.

Arbilla Espanyol taldetik iritsi da, non azken bi denboraldiak igaro dituen. Aurretik Rayo Vallecanon aritu ostean. Guztira, 76 partida jokatu ditu lehen mailan, atzealdeko toki ezberdinetan arituta.

Bihar 13:00etan aurkeztuko dute Ipuruan.