naiz
donostia

CISen inkesta: EAJ 27-28 eserleku, EH Bildu 16, Elkarrekin Podemos 15-16, PSE 8, PP 8

EAJk 27-28 parlamentari izango lituzke Gasteizko Legebiltzarrean; EH Bilduk 16, Elkarrekin Podemos-ek 15-16, eta PSEk eta PPk zortzina, CISen inkestaren arabera. Ciudadanosek ez luke eserlekurik lortuko

EAJk lortuko lituzke eserleku gehien irailaren 25eko hauteskundeetan, 27-28, CISen inkestaren arabera. EH Bildu izango litzateke bigarren indarra, 16 ordezkarirekin, eta Elkarrekin Podemosek gertutik jarraituko lioke, 15-16 parlamentarirekin.

PSEri eta PPri eserleku kopuru bera ematen die CISek: zortzi; Ciudadanosek, aldiz, ez luke ordezkaririk izango Gasteizko Legebiltzarrean, inkesta horren arabera.

2012ko hauteskundeetan EAJk 27 eserleku lortu zituen, EH Bilduk 21, PSEk 16, PPk 10 eta UPyDk bat.

Inkesta abuztuaren 27 eta irailaren 2aren artean egin zuen CISek; guztira, 3.007 elkarrizketa.

Maddalen Iriarte Arnaldo Otegiren ordez

Lehendakarigaiengatik galdetuta, Arnaldo Otegiren ordez Maddalen Iriarte sartu du CISek bere inkestan.