NAIZ
GASTEIZ

Pentsio duin baten alde 71.724 sinadura aurkeztu dituzte Gasteizko Legebiltzarrean

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko pentsio duin baten aldeko plataformek elkarretaratzea burutu dute Gasteizko Parlamentuaren aurrean. 1.080 europo pentsio minimoa defendatu dute eta Euskal Herriak pentsio sistema propioa izan dezala defendatu.

Pentsio duin baten alde elkarretaratzea egin dute Gasteizko Parlamentuaren aurrean. (Pentsionistak Martxan)
Pentsio duin baten alde elkarretaratzea egin dute Gasteizko Parlamentuaren aurrean. (Pentsionistak Martxan)

Arabako Pentsionistak Lanean, Gipuzkoako Duintasuna Elkartea eta Bizkaiko Pentsionistak Martxan plataformek gutxieneko pentsio duin baten alde 71.724 sinadura aurkeztu dituzte Gasteizko Parlamentuan. 

11:00k aldera Gasteizko Legebiltzarrean bildu dira, eta sinadurak aurkezteaz gain, elkarretaratzea burutu dute. Modu honetan, 1.080 euroko pentsio minimo bat aldarrikatu dute eta Euskal Herriak pentsio sistema propioa duela defendatu.

Plataformako kide den Mikel Argiñarenak Euskadi Irratian adierazi duenez, sinadura guztie hauekin «benetazko arazo bat» planteatzen ari direla azalerazi nahi izan dute. Iaz aurkeztutako herri proposamena ez zen tramitera onartu eta Argiñarenaren hitzetan, «Legebiltzar berria osatzerakoan arazoari beste jarrera batekin aurre egitea» espero dute.

71.724 sinadura horien artean, gehiengoa pentsiodunen artean bildu dute, baina «20.000 inguru» lantegietan lortu direla jakinarazi du, baita «gazte askok atxikimendua kalean eman dutela» ere.