NAIZ
IRUÑEA

61 urteko behargin bat zendu da Urzainkin, mozten ari zen zuhaitza gainera etorrita

Mozten ari zen zuhaitza gainera etorrita, 61 urteko Teruelgo behargin bat hil da asteazken arratsaldean Urzainkin. Izaban lanean ari zen gazte huescatar bati ere zuhaitza gainera etorri zitzaion, eta larri dago.

Atzo arratsaldean jazo ziren bi lan istripu larriak Erronkarin, ‘Diario de Navarra’ eta ‘Noticias’ egunkariek berri eman dutenez. Urzainkikoa arratsaldeko 19.00ak pasata jazo zen, lanean ari zen 61 urteko terueldar bati mozten ari zuhaitza gainera etorri zitzaionean.

Larrialdi zerbitzuek bertatik atera zuten, baina ospitalera iritsi zenerako hilik zegoen jada.

Izaban, aldiz, arratsaldeko zazpietarako minutu gutxi falta zirela, gazte huescatar bati zuhaitza gainera etorri zitzaion eta larri zaurituta eraman zuten Iruñera, ospitalera.