NAIZ
ZARAUTZ

Pili Zabalak bozkatzera animatu ditu herritarrak, «guztiok nahi dugun Euskadi eraikitzeko»

Zarautzen eman du bere botoa Elkarrekin Podemosen lehendakarigai den Pili Zabalak. Bertan, herritarrak bozka ematera animatu ditu, «guztiok nahi dugun Euskadi eraikitzeko».

Zarautzen bozkatu du Pili Zabalak. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Zarautzen bozkatu du Pili Zabalak. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Goizeko 11.00ak aldera, Zarautzen eman du bere botoa Elkarrekin Podemosen lehendakarigai den Pili Zabalak. Bertam, adierazi du «ohorea» izan dela berarentzako aipatu alderdiko zerrendaburua izatea.

Botoa eman ostean, eta hedabideei eginiko adierazpenetan, herritarrak botoa ematera animatu ditu Zabalak, hauteskunde egun batean garrantzitsuena botoa ematea dela gaineratuz. Hori horrela, «guztiok nahi dugun Euskadi» eraikitzeko deia luzatu du.

Emaitza onak espero dituela ere gaineratu du: «Beti izan behar da esperantza, eta emaitza onak espero ditugu».