NAIZ
BILBO

Irlandar eta zornotzarrak bat eginik, Poliziak tiroz hil zuen ‘Ginger’ IRAko kidea gogoratu dute

Diarmuid O'Neill, ‘Ginger’, IRAko kidea tiroz hil zuen Polizia britainiarrak, duela 20 urte, armarik gabe zegoela. Zornotzar talde bat (bertakoa zuen bikotekidea) Irlandara joan da, bertan atzo egin zioten omenaldian parte hartzeko.

Timoleague herriko hilerrian egin zuten omenaldia.
Timoleague herriko hilerrian egin zuten omenaldia.

Cork ondoan dagoen Timoleague herriko hilerrian omenaldia egin zioten atzo Polizia britainiarrak tiroz hil zuen Diarmuid O'Neill IRAko kideari.

1996ko irailaren 23an jazo zen gertakaria, hotel batean, O'Neill armarik gabe zegoela.

‘Ginger’ ezizenez ezagutzen zuten militantea zornotzar baten bikotekidea zen eta, atzoko hitzorduaren harira, Bizkaiko herri horretatik ere ordezkaritza bat izan zen ekitaldian. Hilobi aurrean dantza egiteaz gain, ‘Txoria txori’ abestu zuten.

2002ko egun berean, irailaren 23an, autoan zeramatzaten lehergailuak eztanda eginda Bilbon zendu ziren Egoitz Gurrutxaga eta Hodei Galarraga ere gogoratu zituzten.