NAIZ
BERMEO

Joseba Fernandez izango da Urdaibairen entrenatzaile berria

Joseba Fernandez izango da Urdaibairen entrenatzailea datozen bi denboraldietan, Bermeo Arraun Elkarteak jakinarazi duenez.

Joseba Fernandez irailaren 6an, Kontxako lehen jardunaldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Joseba Fernandez irailaren 6an, Kontxako lehen jardunaldian. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Joseba Fernandezek hartuko du Jon Salsamendiren lekukoa eta Urdaibai entrenatuko du datozen bi denboraldietan, Bermeo Arraun Elkarteak jakinarazi duenez.

Fernandez San Juanekin hasi zen arraunean baina Galizian eta Kantabrian ere jarduna da, arraunlari nahiz entrenatzaile gisa. 2012an Donibanera itzuli zen entrenatzaile bezala. Iazko denboraldian San Miguel Ligako bandera bat irabazi zuen eta sailkapen nagusian laugarren geratu zen taldea. Gainera, Kontxako ohorezko txandarako sailkatu ziren sanjuandarrak.

Bermeo Arraun Elkarteak nabarmendu duenez, pertsona «egokiena» da etapa berriari ekiteko.