NAIZ
BAIOINA

Urriaren 3an emango dute elkargo bakarraren aurkako helegitearen inguruko erabakia

Paueko Administrazio Auzitegiak urriaren 3an emango du elkargo bakarraren aurka hautetsi eta herritar talde batek aurkeztutako helegitearen inguruko erabakia.

Paueko Administrazio Auzitegiak gaur aztertu du hautetsi eta herritar batek elkargo bakarraren aurka aurkeztu zuen helegitea eta epaia urriaren 3an emango du, 14.00etan, Kazeta.eus-ek berri eman duenez.

Helegitea aurkeztu duten taldearen izenean Bidarte, Garruze, Erango eta Bidaxuneko alkateak izan dira, eta elkargo bakarraren defentsan, berriz, Jean-Rene Etchegaray abokatua, Colette Capdevielle diputatua, Martine Bisauta hautetsia eta Catherine Seguin suprefeta jardun dira.

Elkargo bakarraren aurkakoek instituzio berria «neurrigabea» dela eta «azkarregi» sortu dela argudiatu du, eta sorreraren prozedura ez dela egoki burutu.