NAIZ
DONOSTIA

Zezenketen inguruko galdeketa egiteko «alternatiba ezberdinak» daudela adierazi du Eneko Goiak

Donostiako alkate den Eneko Goiak «oso tristetzat» jo du gipuzkoar hiriburuko epaitegi batek zezenketen inguruko galdeketa bertan behera utzi izana. Helburua «9.000 hiritarrek egindako eskariari erantzun ematea» da eta «alternatiba ezberdinak» daudela adierazi du.

Eneko Goia, aurreko agerraldi batean.
Eneko Goia, aurreko agerraldi batean.

Donostiako epaitegi batek, Carlos Urquijoren helegitea onartuz, zezenketen inguruko galdeketa bertan behera utzi eta gero, Eneko Goia alkateak orain «erantzuna nola eman» erabaki behar dutela adierazi du. «Mahai gainean alternatiba ezberdinak daude», argitu du.

«Bide honetan horrelako oztopoako izan genitzakela aurreikusten genuen», gehitu du Goiak. Hala ere, helburua Udaletxeak onartu zuen galdeketa egitea dela adierazi du. «Donostiar kopuru handi batek (9.000 inguruk) egindako eskariari erantzuna eman behar diogu».

Debekua «tristea» iruditzen zaiola gehitu du alkate donsotiarrak. Zentzu horretan, gaur egun parte hartze ekimenei horrelako erantzuna ematea ez dela «oso zuzena» azpimarratu du eta beste leku batzuekin «kontraste zuzena» dagoela salatu du.