NAIZ
IRUÑEA

Nafarroako Parlamentuak babestu egin ditu Bardeako poligono militarra desegiteko ekimenak

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-Eren aldeko botoekin, Nafarroako Parlamentuak babestu egin ditu Berdeako tiro-poligono militarra desegitearen aldeko ekimen eta mobilizazioak. UPN, PP eta PSNk kontra egin dute.

Azken eguneta Bardean benetako suarekin egin diren probak. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Azken eguneta Bardean benetako suarekin egin diren probak. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Nafar Parlamentuko Osoko Bilkurak babestu egin ditu Bardeako tiro.poligono militarra desegitea aladarrikatzen duten ekimen eta mobilizazio guztiak. Poligono honek eragin dituen istripu larriak salatu etaa inguruko herriei galdeketarik egin ez zailea nabarmentzen du onartutako testuak.

Era berean, espainiar Gobernuari «Espainiako Armadak eta NATOko zenbait armadek Bardean egiten dituzten maniobra militarrak eta bonbardaketak bertan behera uztea» eskatu diote. Honela, tiro-poligonoa «berehala desegiteko» eskatu du Parlamentuak, baita espainiar Estatua NATOtik irtetea ere. Ildo beretik, aste honetan benetako suarekin egin diren maniobra militarrak gaitzetsi dituzte.

Egitura militar bati eta bere aurrekontuari eustea «bidezkoa eta beharrezkoa» den jakiteko «eztabaida politiko eta soziala» abiatzea eskatu diote Madrili. «Gastu militarraren aurretik gastu sozialak lehenestea» defendatu dute.

Bardeako poligonoa eraisteko eskakizunaren oinarri dira baita ere bakearen defentsa, herritarren segurtasuna ziurtatzeko premia, eta bai parke naturala bai munduko biosfera-erreserba den naturagune bat zaindu beharra.