NAIZ
BAIONA

Bi umeren hilotzak atera dituzte Aturri ibaitik, Baionan

Sei urteko mutiko baten eta lau urteko neskato baten hilotzak atera dituzte Aturri ibaitik, Baionan. Ama ere ibaian zegoen, biluzik. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Bart gaueko 22.00ak aldera aurkitu zituzten sei urteko mutikoaren eta lau urteko neskatoaren hilotzak Aturri ibaian, Baionan. Bertan zen ama ere, biluzik, eta polizia iristean «hitz jario inkoherentea» zeukan, nonbait. Hala, erietxe psikiatrikoan sartu dute.

Bi umeen aitak eman zuen abisua, bere bikotekidearekin harremanetan jartzeko zailtasunak zituela eta. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.