NAIZ
Berriozar

Imanol Ibero da EHNE sindikatuko lehendakari berria Nafarroan

EHNE-Nafarroa sindikatuko 152 delegariek Imanol Ibero aukeratu dute lehendakari berri moduan. Bere ondoan, EHNEko idazkari nagusi berria izango da Haritz Migueliz. Administrazioei «sektoreak duen garrantzia» gogorarazi diote eta bizi duen egoerari arreta jartzea eskatu dute.

EHNEk Berriozarren ospatu du VI. kongresua. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
EHNEk Berriozarren ospatu du VI. kongresua. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Imanol Ibero izango da EHNE sindikatuko lehendakari berria Nafarroan. Gaur Berriozarren egindako VI. Kongresuan, 1.500 kideen izenean, 152 delegariek aukeratu dute Ibero. Haritz Migueliz izango da idazkari nagusi berria. «Sindikatu bi gaztek gidatuko dutela» nabarmendu du EHNEk berak.

«Sektroeak generazio berrien beharra du», adierazi du sindikatuak ohar baten bidez, eta izendapen hauek bide horretik doaz.

Alderdi politiko eta administrazioei «nekazaritzaren defentsan egiten den lana» kontuan hartzea eskatu diete. «Etorkizuna izango duen sektore bat behar dugu, lana sortu eta ingurugiroa zainduko duena», azpimarratu dute.