NAIZ
BILBO

Lomce eta Heziberriren aurkako mobilizazioak deitu dituzte urriaren 26rako

ELA eta STEILAS sindikatuek, Ehige gurasoen elkartearekin batera, urriaren 26rako ordubeteko lanuzteak deitu dituzte ikastetxeetan, Lomce eta Heziberriren aplikazioaren aurka. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Lomce eta Heziberriren aurkako mobilizazio bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Lomce eta Heziberriren aurkako mobilizazio bat. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Agerraldi baten bitartez, ELA eta STEILAS sindikatuek urriaren 26rako mobilizazioen berri eman dute, Nafarroa eta Lakuako gobernuei «Lomce eta honen aplikazio hutsa den Heziberri bertan behera» bertan behera utz ditzaten exijitzeko.

«Gasteiz eta Iruñeko gobernuak, ahoz erreformaren aurka azaltzen badira ere, hezkuntza sistema txikitzen duen lege berriaren oinarrizko eta larrienak diren eduki eta kontrol mekanismoak ezartzen ari dira», salatu dute.

Honekin batera, bi exekutiboak hezkuntza arloan «murrizketa gogorrak» egiten ari direla ohartarazi dute.

Hala, urriaren 26an ordubeteko launztearekin batera elkarretaratzeak egingo dituzte ikastetxeen aurrean. Arratsaldeko 18.00etan, aldiz, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Ohar baten bidez, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak bat egin du deialdiokin, eta bertan parte hartzera deitu du.