NAIZ
Portugalete

Portugaleten emakume batek jasandako eraso sexista bat salatu dute

Portugaleteko mugimendu feministak astearte gauean emakume batek jasandako eraso sexista salatu du. Deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute.

Astearte gauean emakume bate eraso sexista bat jasan zuen Portugaleten. Hala salatu du bertako mugimendu feministak. Adierazi dutenez, 22:30ak aldera gertatu zen erasoa.

«Nazkatuak» daudela adierazi dute ohar baten bidez, eta erasotzaileei «aurrean» izango dituztela gogorarazi diete. Hori dela-eta, indarkeria matxista salatzeko deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.