NAIZ
DONOSTIA

Lucia Moholyren lana biltzen duen erakusketa, Donostiako San Telmo Museoan ikusgai

Gaurtik hasita eta urtarrilaren 22ra bitarte, ‘Lucia Moholy, ehun urteren ondoren’ erakusketak, argazkilari, arte-kritikalari, historialari eta irakaslearen ibilbidea laburbiltzen duten 48 argazki ditu ikusgai Donostiako San Telmo Museoan.

Ikusgai egonen den Lucia Moholyren lanetako bat.
Ikusgai egonen den Lucia Moholyren lanetako bat.

48 argazkik osatzen dute ‘Lucia Moholy, ehun urteren ondoren’ erakusketa. Honen bitartez, argazkilari pragarraren lana goraipatu eta honek izan duen «garrantzia» aldarrikatu nahi dute.

Erakusketa Donostiako San Telmo Museoan egonen da ikusgai gaurtik hasita eta urtarrilaren 22ra bitarte. Maria Millanek komisariatuta, argazkilari txekiarraren irudiek bere ibilbide luzea laburbilduko dute.

Hala ere, argazki erakusketaz gain, beste jarduera batzuk ere antolatuko dituzte. Honela, azaroaren 29an, ‘Lucia Moholy eta bere ingurua’ hitzaldia eskainiko du Millanek berak. Sarrera dohakoa izango da, bejintzat lekuak bete arte.

Bestetik, «jolasen, sormenaren eta senaren bitartez erakusketan murgiltzeko» familientzako hainbat tailer ere prestatuko dituzte. Urriaren 29an, adibidez, ‘Argazkimintza’ izenekoa, abenduaren 17an ‘Argazki bodegoia’ eta urtarrilaren 21ean ‘Argazki eszena’.