NAIZ
BILBO

Adin txikiko neska batek sexu-erasoa salatu du Bilbon

Joan zen larunbatean Bilbon sexu-erasoa jasan zuela salatu du adin txikiko neska batek. Ertzaintza ikertzen ari da.

17 urteko neska batek joan zen larunbatean sexu-erasoa jasan zuela salatu du Bilbon, Ertzaintzaren iturriak aipatuz Europa Pressek zabaldu duenez.

Salaketaren arabera, erasoa 22.00etan gertatu zen aparkaleku batetik gertu. Igandean jarri zuen salaketa gazteak eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen.