NAIZ
Beasain

«Hitzarmen duinaren alde» lanuzte eta grebak egingo dituzte Beasaingo Indar enpresan

Urriaren 27 eta 28an lau orduko lanuzteak eta azaroaren 2, 3 eta 4an egun osoko grebak egitea erabaki dute Beasaingo Indar enpresako langileek. Bederatzi hilabetez negoziatzen jardun ondoren, «hitzarmen duin baten alde» ekingo dituzte protestak.

Beasaingo Indar enpresako langileek protestak abiatuko dituzte aste honetatik aurrera, LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez. «Hitzarmen duin bat» aldarrikatzen dute, eta lau orduko lanuztek deitu dituzte ostegun eta ostiralerako, hilaren 27 eta 28. Era berean, egun osoko grebak deitu dituzte azaroaren 2, 3 eta 4rako.

Langileen gehiengoa agertu da neurri hauen alde, 380 bozka alde, 90 aurka, 17 bozka txuri eta 10 nulo zenbatu ostean. Bederatzi hilabetez luzatu dira negoziaketak. «Ez da adostasunerako aukerarik ikusi, ez enplegu politikan eta ez atal ekonomikoan», azpimarratu dute.