NAIZ
GASTEIZ

Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean

EH Bilduk jakinarazi duenez, Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Legebiltzarrean.

Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigai izendatu zuten larunbatean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Maddalen Iriarte EH Bilduren lehendakarigai izendatu zuten larunbatean. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

EH Bilduren hemezortzi legebiltzarkideek gaur arratsaldean egin dute taldea osatzeko tramitea Gasteizko Legebiltzarrean eta, ohar batean jakinarazi dutenez, Maddalen Iriarte izendatu dute bozeramaile.

Iriarte lehendakarigai izendatzea erabaki zuten joan zen larunbatean koalizioaren oinarriek Donostian egin zuten batzarrean.