NAIZ
BILBO

Ibai Aginaga euskal presoak ospitaleko kontsulta galdu duela salatu du Etxeratek

Ibai Aginaga euskal presoa medikuaren kontsultarik gabe geratu zen joan zen astean, Etxeratek salatu duenez. Ospitalera eraman aurretik Guardia Zibilak erabat biluzteko agindu eta berangarrak uko egin zionez, ez zuten eraman.

Ibai Aginagak bihotz-arazoak ditu eta Sevillako ospitalean kontsulta eskatu zuen duela hainbat hilabete. Urriaren 19rako ezarri zioten hitzordua baina espetxetik ateratzeko unean Guardia Zibilak erabat biluzteko agindu zion. Berangarrak uko egin zion eta tentsio handiko egoera sortu zen; guardia zibletako bat Aginagari eraso egiten saiatu zen, haren senideek Etxerati azaldu diotenez.

Ez zuenez biluztu nahi izan, presoak bere borondatez kontsultara joateari uko egiten zion dokumentua aurkeztu zioten, sina zezan, baina horri ere uko egin zion Aginagak, miaketa araudiz kanpokoa zela-eta. Hori dela-eta, Guardia Zibilak ez zuen ospitalera eraman eta mediku-kontsultarik gabe geratu zen.

Sevillako espetxean dauden gainerako euskal presoek itxialdia egingo dute gaur, berangarraren egoera salatzeko.

Aginagak atzo bukatu zuen duela lau egun gaixotasun larriak dituzten presoen alde hasi zuen gose greba. Bere ziegan konortea galdu zuen. Baraua amaituta, itxialdian dago bere ziegan, protesta gisa, Etxeratek azaldu duenez.