NAIZ
Dublin

Euskal Selekzioak Irlandaren aurka jokatuko du, azaroaren 26an, Dublinen

Emakumezkoen Euskal futbol Selekzioak nazioarteko partida izango du azaroaren 26an. Dublingo Tallaght Stadiumean jokatuko da lagunarteko lehia bertako selekzioaren aurka.

Euskal Selekzioak Irlandan nazioarteko partida jokatuko du. (EAEko Futbol Federakundea)
Euskal Selekzioak Irlandan nazioarteko partida jokatuko du. (EAEko Futbol Federakundea)

Euskal Selekzioa eta Irlanda aurrez aurre izanen dira azaroaren 26an Dublingo Tallagh Stadiumean. EAEko eta Irlandako futbol federakundeek akordioa lortu dute emakumezkoen selekzioek partida joka dezaten.

Lagunarteko neurketa 15.30ean hasiko da (16:30ak Euskal Herrian).