NAIZ
gasteiz

Michelinen izan zen lan istripua salatzeko lanuztea eta elkarretaratzeak

Gasteizko Michelin eta Ferroser Servicios enpresetako langileak 24 orduko lanuztea egiten ari dira, atzoko lan istripua salatzeko. 30 urteko langile bat hil zen.

Michelinen aurrean elkarretaratzea egin dute goizeko lehen orduan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Michelinen aurrean elkarretaratzea egin dute goizeko lehen orduan. (Juanan RUIZ/ARGAZKI PRESS)

J.R.V., 30 urteko gasteiztarra hil zen atzo Michelinen, pisu handiko pieza bat gainera erorita. Ferroser Servicios azpikontratatuako enpresarentzat egiten zuen lan.

Istripua salatzeko, Michelineko eta Ferroser-eko enpresa batzordeek 24 orduko lanuztea deitu dute, gaur goizeko 6.00etatik bihar goizeko 6.00ak arte.

250 langile inguruk elkarretaratzea egin dute goizeko lehen orduan fabrikaren aurrean, «La precariedad mata. Lan istripurik ez» lelopean. Eguerdian, SEA enpresaburuen egoitzaren aurrera eraman dute protesta.