NAIZ

Garik lan berria aurkeztu du: ‘Estutu’

Zazpi abestik osatzen dute Gari & Maldanberaren azkeneko diskoa. «Orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena» adierazi dute.

Garik lan berria argitaratu du. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Garik lan berria argitaratu du. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Hiru hamarkadako ibilbidea eta gero, lan berri batekin dator Gari, ‘Gari & Maldanbera’ kasu honetan. ‘Estutu’ izenarekin jaio da diska berri hau, zazpi pop kantaz osatuta. Ohar baten bidez azaldu dutenez, Garik «abestietan zentratu du bere indar sortzaile guztia».

Zazpi abesti edo sorkuntza hauen bidez «aurrea begira jartzeko beharra» adierazi du musikariak. Etorkizunerantz lerratuta, baina ez atzera begiratu gabe: «Atzean utzitakoari begiratzeko modu bat gehiago baino ez da aurrera begira jartze hori».

Haren hitzetan, «orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko diskarik helduena».

Era berean, lehen bi zuzenekoak iragarri dituzte. Hilaren 26an Garesen, Vinculo etxean, izango da lehen kontzertua, eta bigarrena, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, abenduaren 26an 20:00etan.