NAIZ
Lizarra

Lehen puntua bereganatu dute Olaizola eta Untoriak (22-16)

Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriak lehen puntua bereganatu dute Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe garaituta. Nahiz eta hasieran azken hauek hobe ekin dioten partidari, bigarren zatian nagusi agertu dira Olaizola eta Untoria.

Olaizola eta Untoria, nagusi Lizarran. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Olaizola eta Untoria, nagusi Lizarran. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Hobe hasi dira gaur urdinez aritu diren Oinatz Bengoetxea eta Mikel Larunbe. Hobe hasi dira haiek eta oker Aimar Olaizola eta, batez ere, Alvaro Untoria. Honela, 3-8 aurreratu dira Lau eta Erdiko txapeldun berria eta bere atzelaria.

Une horretan suspertu da Untoria, besoa askatu eta atzeko koadroetan nagusi agertu da, une horretatik aurrera partida bikaina eginez. 3-8 horretatik markagailua irauli da, 14-9koa jarri arte.

Urdinak ez dira kokildu, eta 17-16eraino gerturatu dira, baina hor amaitu da partida. Aimarrek partidaren ardura bere gain hartu du eta zuzen-zuzenean abiatu dira 22. tantora.