NAIZ
ZUMARRAGA

Irribarria eta Rezustak ez diote ezustekoari aukerarik eman (22-17)

Uste baino lan gehiago eginda, baina ezustekoari aukerarik eman gabe, nagusitu dira Irribarria eta Rezusta Elezkano eta Zabaletaren aurka (22-17) Zumarragan jokatutako partidan. Hala, lehenengo puntua eskuratu dute.

Garaipenarekin abiatu dute txapelketa Irribarria eta Rezustak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Garaipenarekin abiatu dute txapelketa Irribarria eta Rezustak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Irribarria eta Rezustak Binakako Txapelketako lehenengo puntua eskuratu dute igande honetan, Elezkano eta Zabaletaren aurka 22-17 irabazi ostean Zumarragan jokatutako partidan.

Hasierako tantoetan urdinak nagusitu badira ere, partidu erditik aurrera gehiago asmatu eta garaipenera bidaia lasaia egin dute faboritoek.

Binakako Txapelketako lehen jardunaldia asteartean amaituko da Tolosan, Urrutikoetxea-Beroiz eta Altuna-Barriolaren arteko neurketarekin.