NAIZ
DONOSTIA

Bi atxilotu Donostian, hirian 150 grafiti baino gehiago egitea egotzita

Bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Udaltzaingoak, horietako bat adingabea, hirian 150 grafiti baino gehiago egitea egotzita.

Donostiako Udaltzaingoak abisu bat jaso zuen iragan asteazkenean, hainbat gazte Sagues inguruan grafitiak marrazten ari zirela eta. Bertara inguratu, jarraipena egin eta Jose Elosegi Alkatea kalean harrapatu zituzten gazteak pintaketak egiten.

Lasterka egin zuen ihes horietako batek, eta bi izan ziren atxilotuak. Udaltzaingoak uste du hirian agertu diren 150 grafiti baino gehiagoren egileak direla atxilotuak.

Atxilotuetako bat epailearen aurrera eraman zuten eta bestea, adingabea izanik, adingabeentzako fiskaltzara bideratu zuten.