NAIZ
GASTEIZ

Pablo Prigioni omenduko du Baskoniak Bilbao Basketen aurkako derbian

Igande honetan Buesa Arenan derbia izango da Baskonia eta Bilbao Basketen artean, eta talde gasteiztarrak Pablo Prigioni argentinarra omentzeko baliatuko du.

Pablo Prigioni Gasteizera itzuli zen duela aste batzuk. (ARGAZKI PRESS)
Pablo Prigioni Gasteizera itzuli zen duela aste batzuk. (ARGAZKI PRESS)

Baskoniak Pablo Prigioni jokalari argentinarra omenduko du igande honetan Buesa Arenan. Derbia izango da Gasteizen, Bilbao Basketen bisita jasoko dute-eta arabarrek eta Prigioniri agur estareko baliatuko dute.

Argentinarrak 1.000 partida baino gehiago jokatu ditu profesionaletan, eta ia erdiak (459) Baskoniaren elastikoa defendatuz. Talde gasteiztarrak argentianren elastiko erraldoi ba zintzilikatuko du Buesa Arenako dorreetako batean. Bertan eskegita geratuk oda aurrerantzean.

Bideo bat ere ikusgai egonen da eta talde gasteiztarrarekin jokatutako azken partidan erabili zuen kamiseta ere oparituko diote, taldekide guztiek sinatuta.