NAIZ
DONOSTIA

Zegama-Aizkorriko kilometro bertikala, Munduko Koparako puntuagarria

Aurtengo Zegama-Aizkorrik berritasun garrantzitsua dauka. Kilometro bertikala maiatzaren 26an egingo da, eta Munduko Koparako puntuagarria izanen da, lehen aldiz. Mendi maratoia, aldiz, 28an eginen da, bere 42 kilometrotan 5.472 metroo desnibel positiboa pilatuz.

Zegama-Aizkorri maratoiaren 16. edizioa aurkeztu dute gaur Donostian. Proba maiatzaren 28an izanen da eta Skyrunner World Series 2017 eta Skyrunner National Series lehiaketetarako puntuagarria izanen da. 

Astelehenetik aurrera irekiko da izena emateko epea, zein otsailaren 3an itxiko den. Otsailaren 23an, izena eman dutenen artean, zozketa egingo da parte-hartzaileak erabakitzeko. Antolatzaileek 150 dortsal gordeko dituzte «konpromisoetarako» eta beste 125 aurreko edizioetan parte hartu duten korrikalarientzako. Aratz, Aizkorri, Aketegi eta Altxuri gainak zeharkatzen dituen lasterketak 5.472 metroko desnibel positiboa du bere 42. kilometrotan, Euskal Herriko proba gogorrenaren fama mantenduz.

Amezi Mendi Elkartek oAinhoa Txurrukak azaldu duenez, aurtengo berritasuna kilometro bertikala izango da, zein Munduko Koparako puntuagarria izanen den. Hiru kilometrotan 1.015 metroko desnibela gainditzen da. Maiatzaren 26an egingo da.