Jon Ormazabal

Irribarria eta Rezusta bide onera itzuli dira

Iker Irribarria eta Beñat Rezustak esku eskura dute finalerdietarako sailkapena, Aimar Olaizola eta Alvaro Untoriari Labriten 22-19 irabazita.

Iker Irribarria pilota astintzen (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Iker Irribarria pilota astintzen (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

Aurreko astean Hendaian lehen porrota jaso ostean, gaur izan dute une zail bat Irribarria eta Rezustak, Asegarcekoak 10-14 aurreratu direnean, baina euren kolpe ikusgarriari esker garaipen on bat lortu dute lanak eman dizkieten aurkarien aurka.

Gipuzkoarrak piloteoan oso nagusi izan badira ere, lehia gorabeheratsua izan da gaurkoa. Untoria aurreko asteetan baino hobeto defendatu da eta Aimar Olaizola saiatu da jokoa nahasten eta izan dituen aukera apurrak bikain probestu ditu.

Bestaldean, Iker Irribarria ez da erabat fin aritu gantxoarekin eta partida erdira arte edo, urdinek euren aukerak bizirik mantendu dituzte.

Gorriek baina, lanean jarraitu dute, jokoa are gehiago kargatu dute atzean, aukera hobeen bila eta Rezustaren lan bikaina ondo bukatu ahal izan du azkenean buruz buruko txapeldunak, nahiz eta azkenerako estuasunen bat ere izan duten