NAIZ
GALDAKAO

20 urteko gazte bat hil da Galdakaon bere autoak kamioi baten aurka talka egin ostean

Auto istripua izan da bart Galdakaon: auto batek kamioi baten aurka egin du talka. Ondorioz, 20 urteko gazte bat hil da, eta 18 urteko bat zaurituta suertatu da. Istripua N-240 errepidean jazo da.

Lakuako Segurtasun Sailak eman du istripuaren berri: bart, 23.00ak aldera, auto batek eta kamioi batek talka egin zuten N-240 errepidean, Galdakao parean. Ondorioz, hilik suertatu da 20 urteko gazte bat, eta zauriak ditu 18 urteko beste batek.

Istripuaren berri izan bezain laster gerturatu dira suhiltzaile eta anbulantziak. 20 urteko gizonezkoaren bizitza salbatu ez badute ere, 18 urteko emakumeari autotik ateratzen lagundu diote suhiltzaileek.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta gertaerak N-240 errepideko bi erreiak ixtea eragin zuen.