NAIZ
ELGOIBAR

Cheptegei eta Teferi, nagusi Elgoibarko krosean

Joshua Cheptegei ugandarra eta Senbere Teferi etiopiarra izan dira Elgoibarko nazioarteko kroseko garaileak. Bakarrik iritsi dira biak ala biak ere helmugara, aurkari guztiak atzean utzi ostean.

Cheptegei, helmugan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Cheptegei, helmugan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

74. Juan Mugerza edizioa ospatu da gaur eguerdian Elgoibarren, hotza oso presente izan den edizioa. Horrek, baina, ez du inolako eraginik izan larrean eta lasterka egiteko baldintza bikainak izan dituzte korrikalariek.

Zorua ongi egoteaz gain, lasterketa ikustera gerturatu diren milaka lagunen animoak izan dituzte korrikalariek.

Hala, Joshua Cheptegei ugandarra izan da bizkorrena gizonezkoen artean (31:50 minutu), Aweke Ayalew (+26) eta Conseslus Kipruto-ren (+37) aurretik.

Emakumezkoen sailkapenean, berriz, Senbere Teferi izan da bizkorrena (25:18 minutu), Ruth Jebet (+12) eta Trihas Gebre-ren (+19) aurretik.