NAIZ
IRUÑEA

Bardeetako tiro poligonoa ixteko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak Bardeetako tiro poligonoa ixtea eskatzen duen testu bat onartu du. Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta I-Ek alde bozkatu dute, PSN abstenitu egin da eta UPN eta PPk kontra egin dute.

Proba militarrak, Bardeetan
Proba militarrak, Bardeetan

Bardeetako tiro poligonoa ixteko eskatu du nafar Parlamentuak deklarazio baten bitartez. Testu honen alde agertu dira nafar Gobernua sustengatzen duten Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E. PSN abstenitu egin da eta UPN eta PPk kontra bozkatu dute.

Alde bozkatu duten lau alderdiek aurkeztu dute testua eta haien bozkak nahikoak izan dira testua onartzeko. Nafar Parlamentuak Bardeak «biosferaren erreserba natural moduan» tratatua izatea defendatu du.

Bardeetako batzordea eta espainiar Barne Ministeritzari, bestetik, orain arte dagoen akordioa 2018an salatu eta orain arte automatikoki berritu bada ere, hau ez errepikatzeko eskatu die. «Bake kultura bat bultzatzeko beharra dugu, tiro poligono baten erabilpenarekin guztiz kontrajartzen dena», adierazi dute bertan «gerra esperimentuak» egiten direla gogoratu baino lehen.