NAIZ
AKIZE

Jon Palais Bizi! mugimenduko kidea absolbitu egin du Akizeko Auzitegiak

Jon Palais Bizi! mugimenduko kidea BNP Paribas bankuaren Parisko bulego batetik aulkiak ebasteagatik epaitu zuten baina Akizeko Auzitegiak absolbitu egin du.

Jon Palais, epaiketaren egunean. (Isabelle MIQUELESTORENA)
Jon Palais, epaiketaren egunean. (Isabelle MIQUELESTORENA)

Urtarrilaren 9an epaitu zuten Jon Palais Akizen, 2015ean Parisko BNP Paribas bankuaren bulego batetik hainbat aulki ebastea egotzita. Bizi! mugimenduak zerga iruzurraren aurka protesta gisa burutu zuen ekintza hura, beste hainbat banketxetan bezala.

Epaiketan fiskalak Palaisen aurkako prozedura bertan behera uzteko eskatu zuen, Bizi! mugimenduko kideak aulkiak beretzat hartzeko samorik ez zuelako. BNP Paribasek, berriz, euro bat eskatu zuen kalte-ordain gisa.