NAIZ
tolosa

Aske utzi dute Tolosako sexu erasoagatik atxilotutako gaztea, urruntze aginduarekin

Tolosan larunbat goizaldean adingabe baten kontrako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan atxiloturiko 20 urteko gizonezkoa aske utzi dute, baina 15 egunero epaitegian agertu beharko du. Gainera, biktimarengandik urruntzeko agindua ezarri diote.

Sexu erasoa salatuz elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Tolosan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)
Sexu erasoa salatuz elkarretaratze jendetsua egin zuten atzo Tolosan. (Jon URBE / ARGAZKI PRESS)

Larunbat goizaldean Tolosan adingabe baten kontrako sexu erasoarekin lotuta atxiloturiko 20 urteko gaztea aske utzi dute epailearen aurretik pasa ostean. Epaileak 15 egunero sinatzeko agindua ezarri dio, baita biktimarengandik urrun mantentzeko agindua ere.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotua epailearen aurrera eraman dute goizean, eta 17:00ak jo aurretik aske geratu da. Gazteak epaitegira joan beharko du hilero, 1ean eta 15ean, eta biktimarengandik urrun egoteko agindua ezarri diote.

Gizonezkoa igande gauean atxilotu zuten Tolosan, 16 urteko neska adingabe batek larunbat gauean gertatutako sexu eraso bat salatu ondoren.