NAIZ

Elkartasun martxa Villepinteko kartzelara, Arkaitz Agirregabiria presoari babesa agertzeko

Bilboko Alde Zaharreko presoa azaroaren 18tik zigor ziegan dago eta bere «egoera larria» konpontzea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute otsailaren 25ean Villepinteko kartzela atarian.

Parisera martxa.
Parisera martxa.

Arkaitz Agirregabiria euskal presoa zigor ziegan dago Parisen dagoen Villepinteko espetxean joan den azaroaren 18tik. Ziega partekatzeari uko egiteagatik bidali zuten zigor ziegara. Ekimen ezberdinak antolatu dira azken hilabeteetan beren egoera salatzeko eta asteburu honetan elkartasun martxa bat egingo dute Parisera.

Otsailak 24, ostirala, 20.30etan irtengo da antolatu duten autobusa Santutxuko Ritxi plazatik Larunbat eguerdian, 14.00etan, elkarretaratzea egingo dute eta 17.00etan buelta abiatuko dute. Autobusean izena emateko aukera dago Santutxuko eta Alde Zaharreko Herriko tabernetan.