NAIZ

Arrasaten ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 18an

Martxoaren 18an Arrasaten ospatuko da Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Euskaraz Bizi Eguna, euskararen «alde egotetik», euskararen alde egiteko «prest» daudela adierazteko asmoz.

Arrasaten ospatuko da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. (Euskal Herrian Euskaraz)
Arrasaten ospatuko da aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. (Euskal Herrian Euskaraz)

Arrasatek hartuko du aurten Euskal Herrian Euskarazek (EHE) antolatutako Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 18an. «Euskararen alde gaudela argi eta ozen esatetik harago, Euskaraz bizitzera goazela erakusteko eguna izango dugu».

«Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko eguna dugu», azaldu du Euskal Herrian Euskarazek ohar baten bidez. Honela, herri euskaldunaren eta euskararen «alde egotetik», alde egiteko «prest» daudela adierazi dute. «Ahalduntze ariketa praktiko bat izatea» dute jomuga.

Hala ere aurtengoa «testuinguru berezian» iritsiko dela diote. Berreuskalduntze-prozesuak egun «bizi duen apaldiaa», eta mundu mailako «aldaketak» ikusita, ‘Izan, egin, eragin’ gogoetan murgildu zen EHE, eta hortik osatu dute ’Euskal Herri Euskaldunari Ateak Ireki’ izeneko dokumentua.