NAIZ

Lomceren aurkako mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko herri askotan

Mobilizazio ugari izan dira gaur goizean Hego Euskal Herriko hiri eta herrietan Lomce eta Heziberriren aurka. Herri eskolak antolatu dituzte, elkarretaratzeak burutu eta manifestazioren bat ere izan da.

Lomce eta Heziberriren aurkako protesta Gasteizen. (ARGAZKI PRESS)
Lomce eta Heziberriren aurkako protesta Gasteizen. (ARGAZKI PRESS)

Ikasle Abertzaleak sindikatuak deituta, milaka ikasle atera dira Hego Euskal Herriko kaleetara Lomce eta Heziberri planak hezkuntzan suposatuko dituen aldaketen aurka protesta eginez.

Iruñerriko ikasleek herri eskolak egin dituzte, Gasteizen, besteak beste, manifestazioa antolatu dute eta baita Heziberri planaren paperak erre ere. Topatuk jakinarazi duenez, martxa amaitzerakoan hir upertsona identifikatu ditu Ertzaintzak arabar hiriburuan.

Bilbon, era berean, Hezkuntza Ordezkaritzaren parean egin dute elkarretaratzea.