NAIZ
GERNIKA

Bonbardaketetatik bizirik atera zirenek Gernikako Batzar-etxean utzi dute Arana saria

Gernika, Durango eta Otxandioko bonbardaketetatik bizirik atera ziren lagunak omendu zituen Sabino Arana Fundazioak iragan hilean. Orain, sarituek Gernikako Batzar-etxean utzi dute Arana saria.

Omenaldi xume bat ere jaso dute bonbardaketetatik bizirik atera ziren lagunek. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)
Omenaldi xume bat ere jaso dute bonbardaketetatik bizirik atera ziren lagunek. (Aritz LOIOLA/ARGAZKI PRESS)

Gernika, Durango eta Otxandioko bonbardaketetatik bizirik atera ziren hiru lagun, aipatu herrietako hiru gazterekin batera, Gernikako Batzar-etxean izan dira igande eguerdi honetan iragan hilean jaso Sabino Arana Fundazioaren saria uzten.

«Espazio enblematiko honetan, euskaldun guztientzat sakratua den honetan, eta Gernikako Arbolaren kerizpean, uzten dugu 1936ko Gerraren biktima guztien oroitzan jaso genuen saria», adierazi dute.

Bonbardaketetatik bizirik atera zirenekin batera izan dira ekitaldian Gernika, Durango eta Otxandioko ordezkari instituzionalak, baita Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria ere.