NAIZ

Eibartar bat eta oñatiar bat hil dira Valdezcarayn izandako mendi istripuan

Bi mendizale euskaldun hil dira Valdezcarayn, mendi-ibilaldi bat egiten ari zirela istripua izan eta lurrera jauzi ostean. Eibartarra da bata, Joseba Zinkunegi ezker abertzaleko militantea, eta Iker Jausoro oñatiarra bestea.

Joseba Zinkunegi, artxiboko irudi batean. (NAIZ.EUS)
Joseba Zinkunegi, artxiboko irudi batean. (NAIZ.EUS)

Valdezcaray inguruetan kokatzen den San Lorenzoko muinoan istripua izan, lurrera jauzi eta bi euskaldun hil dira igande arratsalde honetan.

NAIZ-ek jakin ahal izan duenez, Joseba Zinkunegi ezker abertzaleko kidea da bata, 50 urteko eibartarra. Iker Jausoro da bigarrena, 48 urteko oñatiarra. Elgoibarren bizi ziren biak ala biak ere.

Ezbeharra 14.00ak aldera jazo da, mendi-ibilaldi bat egiten ari zirela. Zinkunegi momentuan hil da, eta Jausoro erietxera eraman ahal izan dute, nahiz ez duten haren bizitzarekin ezer egiterik izan.

Zinkunegi Segurako sumarioa bezala ezagutzen den prozesu judizialean izan zen epaitua.