NAIZ
BILBO

Fiskaltzarekin akordioa lortu du Remirezek eta ez du espetxera joan beharko

Armiarma operazioaren baitan atxilotu zuten Alfredo Remirezek, Twitterren @erreharria izenarekin ezagunagoa denak, Auzitegi Nazional espainoleko Fiskaltzarekin akordioa lortu du eta, ondorioz, urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, baina ez da kartzelara sartuko.

Alfredo Remirez, @erreharria, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. (POOL EFE)
Alfredo Remirez, @erreharria, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. (POOL EFE)

Sare sozialetan «terrorismoa goratzea» egotzita, bi urteko espetxe zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen zuen Fiskaltzak, baina auzi saioa hasi aurretik akordio batera iritsi dira aldeak.

Hala, urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote amurrioarrari, baina ez du espetxera joan behar izango. Hamalau urte eta erdiko inhabilitazioa ere ezarri diote.

Auzitegi Nazionaletik atera eta berehala, jasotako babesa eskertu du Twitterren Bilbo Zaharreko auzokidea den Alfredo Remirezek.