NAIZ
OIARTZUN

Athletic jaun eta jabe Oiartzunen etxean (0-5)

Lehen zatian eutsi diote oiartzuarrek bilbotarrei baina azkenean markagailuak erakusten duen moduan (0-5) aise nagusitu da Athletic Oiartzunen aurkako partidan.

Athleticen nagusitasuna eta Oiartzunen ezina gaur. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)
Athleticen nagusitasuna eta Oiartzunen ezina gaur. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)

Sailkapenak erakusten neurriko ezberdintasuna nagusitu da Oiartzun eta Athleticen arteko eguerdiko partidan. Zurigorriak 4. postuan dira orain eta 13, postuan jarraitzen dute gipuzkoarrek.

Lehen zatian eutsi dio Oiartzunek Athleticen kolpeari, 18. minutuan aurreratu dira bilbotarrak Corresen golarekin eta 0-1eko markagailuari eutsi ahal izan diote gipuzkoarrek 2. zatira arte. 44. minutuan sartu du zurigorrientzat bigarren gola Gimbertek eta Corresek 61ean hirugarrena. Lizasok 75. minutuan eta Nekanek 81.ean borobildu dute 0-5eko emaitza.