NAIZ
Iruñea

«Elkarbizitza hausten duten» gertakariak gaitzetsi ditu Iruñeko Udalak

Iruñeko Udaleko bozeramaileen batzordeak bilkura egin du igande honetan, atzo hiriko Alde Zaharrean jazotakoaren irakurketa bateratua egiteko. Hala, «elkarbizitzaren aurkako» gertakaritzat jo ditu istiluak, eta hauen ondorioz kaltetuta ikusi ziren guztiei elkartasuna adierazi die.

Iruñeko Udaleko bozeramaileen batzordean aurkitzen diren talde guztiek ohar bateratua adostu dute igande honetan atzo, larunbatez, hirian jazotako istiluen harira. Hala, gaitzetsi egin ditu «gertaera onartezin hauek», hiria «lekuz kanpo dauden eta iraganeko kontu diren» garaietara eraman zutelakoan.

Era berean, «estrategia biolento» baten ondoriotzat jo ditu atzokoak, «hiriko elkarbizitza hautsi» eta «alarma soziala sortzen» duten estrategia baten ondoriotzat.

Gainera, istiluen ondorioz euren burua kaltetuta ikusi zuten hiritar eta dendari guztiei bere elkartasuna adierazi die bozeramaileen batzordeak, eta elkarbizitza «libre eta baketsu» baten aldeko lanean jarraituko duela gaineratu du.