Gizon bat hil da Zestoan, zigarroa erretzen ari zela arropak su hartuta

Gizon bat hil da Zestoan, zaharren egoitzaren kanpoaldean zigarro bat erretzen ari zela arropak sua hartu ondoren.

NAIZ|ZESTOA|2017/03/19 19:32

Ezbeharra 18.15ean gertatu da Zestoan, zaharren egoitzaren kanpoaldean. Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez, gizona zigarroa erretzen ari zen eta arropak su hartu dio, heriotza eraginez.

50 eta 60 urte arteko gizona da hildakoa.