21 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, bikotea etxean ixtea leporatuta

Ertzaintzak 21 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen gaur arratsaldean, bikotea etxean itxi eta ez irteteko giltzak kendu ostean.

NAIZ|GASTEIZ|2017/03/20 19:03

21 urteko gazte bat atxilotu du Gasteizen ertzaintzak. Mutilak bikotea etxean itxi du eta giltzak kendu dizkio bikoteari. Neskak berak eman du abisua 15:00ak aldera 112 zenbakian. Azaldu duenez, elkarrekin bizi dira eta giltzak kendu dizkio, etxetik irten ezinda.

Ertzaintza eta suhiltzaileak gerturatu dira bertara eta emakumea leihotik atera dute. Handik gutxira, Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du.