NAIZ

Azken 24 orduetan bi langile lan istripuz hil direla salatu du LABek

Garraiolari batek lan istripua izan du, Nafarroako AP 15 errepidean Garinoain inguruan, kamioia errepidetik aterata, eta horren ondorioz, hil egin da.
 Bestetik, martxoaren 6an 46 urteko Michelin-Gasteizko enpresako langile batek bihotzekoa izan zuen eta atzo hil egin zen.

Lab sindikatuak, ohar baten bidez, gogora ekarri du dagoeneko 19 direla aurten Euskal Herrian lanean hildako langileak, eta instituzioek lan istripuen arazoari «behingoz behar bezala heltzeko garaia» dela defendatu dute. «

Michelingo kasuan istripua ez-traumatikoa izan da, baina argi esan behar dugu hauek ez direla kasualitatez gertatzen, askotan lan baldintzekin, lanean ematen diren erritmoekin, txandakako ordutegiekin eta abarrekin lotuta egoten direlako», adierazi dute.

Zentzu berean, bihotzekoa izaterakoan enpresan medikurik ez egotea salatu dute. 
Lan Ikuskaritzak 2012ko ebazpen batean jakinarazi zion Michelini mediku bat egunero eta egun osoz egotearen beharra.

Sindikatuak sektore honetan «lan baldintzak, jardunaldi luzeak, itxoite denborak eta merkantzia, langileen osasunaren gainetik jartzen direla» adierazi du. 

Honen aurrean, dei egin dute antolatuko diren salaketa ekimen guztietan parte hartzera.