NAIZ
DONOSTIA

Ehundik gora eragilek babestu dute erraustegiaren aurkako manifestazioa

‘Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako’ lelopean Donostian egingo den mobilizazioak babes zabala jaso du, ehundik gora baitira arratsaldeko 17.00etan Anoetako estadiotik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu duten eragileak.

Babes zabala jaso du erraustegiaren aurkako manifestaziorako deiak. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Babes zabala jaso du erraustegiaren aurkako manifestaziorako deiak. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Errausketaren aurkako mugimenduak deituta hilaren 25ean Donostian egingo den manifestazioak babes handia jaso du eta ehun baino gehiago dira atxikimendua eman duten eragileak.

Manifestazioa arratsaldeko 17.00etan abiatuko da Anoetako estadiotik ‘Erraustegirik ez, alternatiba dagoelako’ lelopean.

EH Bildu, Equo, Ezker Anitza eta Podemos Euskadi alderdiez gain, ELA, LAB, ESK, Hiru, Steilas, EHNE CCOO, CGT, CNT sindikatuek ere bat egin dute deialdiarekin.

Haiekin batera, herri desberdinetako hamarka elkarte, talde, komunikabide eta alderdiek babesa adierazi diote larunbateko hitzorduari.